XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ipuinak (ulermena lantzeko)
Prontxio eta Martxelino lagunak ziren.

Egunero joaten ziren mendira ardiak zaintzera. Artzainak ziren.

Ilunabarrean itzultzen ziren etxera afaldu eta lo egitera.

Beti bezala, lanak bukatu eta gero etxera abiatu ziren.

Bidean, haizea eta euria hasi zuen, tximista eta trumoi ikaragarriak.

- Horrela ezin dugu jarraitu esan zion Prontxiok Martxelinori.

- Ez, hobe dugu nonbait gelditzea erantzun zion Martxelinok.

Berehala ikusi zuten kobazulo bat.

Apur batean bertan gelditu ziren.

- Norbait dator esan zuen Martxelinok.

- Ez dut, bada, ezer entzuten esan zion Prontxiok.
- Bai, nik, bai.

Eta bapatean hara nor agertzen den: Tartalo.

Tartalo gizon basatia zen.

Oso handia eta begi bakarra zuena.

Bere gorputza ilez eta bizarrez beterik zegoen.

Benetan gaiztoa zen, ardiak eta gizonak ere jan egiten zituen.

Tartalok bi lagunak ikusi zituenean barrez hasi zen:
- Ja, ja, ja!. Hara hemen gaurko nire afaria eta biharko gosaria, ja, ja, ja!.

Prontxio eta Martxelino erabat beldurtu ziren.

Tartalok kobazulo barruan su handia egin eta Prontxio jan zuen.

Ondoren ardo ugari edan zuen.

Martxelinori behatzean eraztun harrigarri bat ipini zion.

Tartalo lo gelditu zen. Martxelinok burdinezko ziri luze bat hartu zuen.

Sutan ipini zuen eta gori-gori jarri ondoren begian sartu zion.

- Uuuuuuaaaaayyyyywy! nolako garraisia egin zuen Tartalok!.

Martxelino kobazulotik atera eta korrika abiatu zen.

Baina eraztunak, harrigarria zelako, hemen nago, hemen nago, esaten zuen.

Tartalok hori entzun eta gero, atzetik korrika jarraitzen zuen.

Martxelinok eraztuna kendu nahi zuen baina ezin zuen atera behatzetik eta Tartalo oso gertu zegoen.

Tartalok ia-ia harrapatu zuen Martxelino, baina honek ideia on bat izan zuen.

Harri bat hartu eta behatza moztu zuen.

Behatza hartu eta errekara bota zuen.

Eraztunak hemen nago, hemen nago esaten jarraitzen zuen eta Tartalo plasta! errekara erori zen eta han ito zen.